Thursday, February 25, 2010

Mugarik gabeko Scolopax rusticola



Sateliteen bidez egindako irrati-telemetriari buruzko jarraipen baten aurrean gaude. Mundu mailan Scolopax rusticolaren, gure oilagorraren, inguruan burututako lehen esperimentuak dira. Migrazioa da kontua.

1. Sarrera

Oilagorren populazio-statusa eta gestioa nahiko mugatzen ditu hari buruz informazio ezak. Izan ere migrazioari, populazioaren banaketa geografikoari, habitataren aukerei, jardueraren erritmoei, adinarekiko eta sexuarekiko migrazioaren jarrerei buruz dagoen informazioa nahiko eskasa da.

Egia da oilagorrari buruzko literatura zabala dela, baina deus gutxi egin da metodo zientifikoen bidez beraren migrazioaz jabetzearren. Historikoki hegaztiari eraztunak jartzea erabili da, baina emaitzak ez dira izan uste zen bezain ugariak. Beste alde batetik, irrati-telemetria ere gero eta gehiago usatu izan da, baina emaitzak nahiko lokalak izan dira eta denboraz mugatuak.

Zenbait aurrerapen teknologiko dela bide, ikerketarako teknika eta metodologia berriek ahalbidetu dute telemetria modu orokor batean, sateliteen bidez, gauzatu ahal izatea. Horrela, ohiko irrati-telemetria hedatu da espazioz eta denboraz. Beraz, sateliteen bidezko irrati-telemetria gure egunean dagoen teknikarik hoberenetakoa da hegazti migratzaileen bideak ezagutzeko.

2. Garatu diren proiektuen egoera eko-geografikoa

Scolopax rusticola Paleartiko guztian bizi da. Hala ere, bisitatzen gaituen Scolopax rusticola Mendebaldeko Paleartikoaren esparruan mugitzen da. Bizileku hau Show eta Perrins-ek deskribatu dute.

3. Proiektuen nondik norakoak

Proiektuak martxan jartzeko, oilagorrei jarraipena egiteko, oilagorren kontrapasaren denboraldia aukeratu genuen: alde batetik ehiza denbora bukatuta dagoelako; eta beste aldetik, hegaztia zuzenago joaten delako bere habia-guneetara, sasi artean hainbeste ezkutatu barik.

Proiektuak 2006an, 2007an eta 2008an gauzatu dira, eta hegazti horren tamainari eta fenologiari dagokienez, munduan egiten den lehen proiektuak izan dira.

4. 2006ko proiektua

Trasgu izeneko oilagorraren ibilbide osoa: 3.740 km inguru.

5. 2007ko proiektua

Astur izeneko oilagorraren ibilbide osoa: 4.660 km inguru.

Navarre izeneko oilagorraren ibilbidea: 3.890 km inguru.

6. 2008ko proiektua

Laguna izeneko oilagorraren ibilbidea: 3.710 km inguru.

Araba izeneko oilagorraren ibilbide osoa: 3280 km inguru.

7. Zenbait ondorio

Hona hemen zenbait ondorio garbi:

a) Errusiara heldu arte, emisio gutxi jaso genuen
b) Trasgu oilagorra bere habian egon zen maiatzaren 27tik ekainaren 16 arte
c) Astur Ural mendietaraino joan zen
d) Navarre bere habian egon zen
e) Interferentzien arazoaz jabetu ginen
f) Transmisoreen karga da giltza interferentziak gainditzeko eta emisio hobeak jasotzeko
g) Laguna eta Araba izeneko oilagorrekin interferentziak gainditu ziren

Followers

About Me

My photo
This blog offers data and analysis from years of tracking the Scolopax rusticola. I created this site in order to weigh in on the challenges facing the tracking of that special bird. I aim to provide an accurate description of the different methodology and technology used in this wonderful adventure. Enjoy it!